argazkiak (buruz)

n70.jpg2006ko abenduak 15ean, telefono mugikor bat erosi nuen: Nokia N70. Motorra berria erostekotan negoen, eta noizbait eta nonbait arazoren bat banu, emergentzia modun erabiltzeko.

Egun hartatik gaur arte, argazkiak egiteko erabili izan dut askotan… Hitzegiteko baino, agenda eta argazki kamara modun… Familia eta lagunekin, kontzertuetan, zeozer gogoratzeko, bitxiak izan diren unetan… Eta orain urte bat pasa denean bi hiru lau urte eta erdi pasa direnean, jendeari erakustea ideia ona dela iruditu zait… Bereziki erretratuak agertzen direnei, baina baita besteei ere… Norbaitek minutu batzuk galdu nahi baditu.

Honela ba, hemen dezute telefono mugikorra argazki kamara modun erabiltzearen emaitza.

Argazki askok kalitate ona ez dutela ikusiko dezute, baina momentua gogoratzeko balioa ezezteko arrazoiaren gain izan da. Telefono mugikorra argazki kamara bezela erabilita une azkar bat arrapatu dezake, mugitua, lapurtua, iheskorra, etab., eta horrexegatik ez daude argazki bikain haundirik, gogoratzeko argazkiak baino ez. Erreferentzia eta memoriazko argazkiak.

Eta mugikorra funtzionatzen eta uneak kapturatzen jarraitzen badu, hementxe agertuko dira (RSS) .

Mugikorra erabilitako epea: 2006/12/15 – 2011/06/15.

Itzuli